XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. ATALBURUA. KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA

8 artikulua.- Organo eskuduna

Tasak bide exekutiboan biltzeko Ogasun eta Finantza Departamentuak dituen eskumenak galerazi gabe, Foru Aldundiak errepide arloan duen departamentu eskudunaren ardura da arau honetan araututako tasak kudeatzea, likidatzea eta borondatezko aldian kobratzea.

9 artikulua.- Printzipioak, araugintza eta prozedurak

Aipatutako tasak kudeatzeko orduan Zergari buruzko Foru Arau Orokorrak eta Gipuzkoako Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Foru Arauak ezarritako printzipioak, araugintza eta prozedurak erabiliko dira.

10. artikulua.- Ordainketa

1.- Eskudirutan nahiz diruetxeko transferentziaren bidez ordain daitezke tasak.

2.- Baldin eta tasak ezarri behar zaizkien zerbitzuak emateko edota lanak egiteko eskumena duen organoak hala erabakiko balu, tasak aurrez ordain daitezen eska liteke, zerbitzua edo lana eskatzeko unean bertan, hain zuzen ere.

Aurrez eskatzen denean ordaintzea behar-beharrezkoa izango da Administrazioak zerbitzua eman dezan edo lana egin dezan, edota behar den espedientea tramitatzen has dadin.

11. artikulua.- Itzulketa

Subjektu pasiboak tasa aurrez ordaindu badu eta berari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik zerbitzua edo lana egiten ez bada, eskatutako tasa itzuli egin beharko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Arau hau indarrean sartzearekin batean indargabetuta geratuko dira errepide arloko zerbitzuak emateagatik edo lanak egiteagatik ordaindu behar diren tasei buruzko arau guztiak.

AMAIERAKO XEDAPENA

Arau honek, 7. artikuluan ezarritakoaz gainera, ahalmena ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari behar adina xedapen har ditzan arau hau garatu, erabili eta interpretatzeko.